Saltatu eta joan eduki nagusira

AITORMENAREN BERTSIOA

Etxealdian sormenerako tartea izan dugu. Zer den denbora izatea! 

ETB 1ean, igande gauera, Herri txiki, infernu handi programa emititzen dute. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak, herriz herriz joaten dira bertako bitxikeriak topatzen. 

Hauek ere, programa etxetik aurkeztu behar izan dute. Zuhaitz Gurrutxaga musikaria da eta Hertzainak taldearen Aitormena kantuaren bertsioa eskeini digu. Bideoa eta letra uzten dizuet, ia gustokoa duzuen! 



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ABESTI TRIBIALA

Kaixo! Oso gazteak izango zarete eta agian ez dakizue zer den tribial bat. Gurasoei galdetu, haiek gogoratuko dute! Audio bat entzungo duzue, bertan bost abestiren zatiak entzungo dituzue, ondoren Google Inprimaki bat bete eta bidali beharko duzue. Audioa entzuteko, hemen klikatu Google inprimakia betetzeko, hemen klikatu Zorte on!

ASKE MAITE

Kaixo! Gatibu taldeak abesti pila bat egin ditu, baina beti esaten dizuet haien abesti zaharrak gustatzen zaizkidala.  Oraingoan, erdibideko bat ekarri dizuet: " Aske maite". Orain dela hiru urte atera zutela abestia eta oso famatu egin zen. Gainera, Izaro bakarlariak ere abesten du (bere diska berria Durangoko Azokarako atera zuen abeslari mallabiarrak).  "Aske maite" abestian kontatzen zaiguna da, norberak erabaki behar duela zer izan, nolakoa izan, zer egin... Azken batean, ez garela ibili behar besteek zer esaten dutenaren beldur. Norbera den bezalakoa delako! Oraingoan, abestian hutsuneak dituzue eta bete beharko dituzue. Nahi izanez gero, fitxa desrkagatu dezakezue, Word formatuan dago.

MUSIKAREN DOINUA

En tol sarmiento taldea, ETS moduan ezagutzen dena, arrakasta handia lortu du Euskal Herriko txoko askotan. Ska musika egiten dute, oso dantzagarria! Baina badakizue taldeko kide bakar batek euskaraz dakiela? Beste guztiak erdaldunak dira. Behean daukazuen bideoa ikusten, baduzue ETSri buruz gehiago jakingo duzue. Bideoa Youtuben ikusteko Aukeratu dugun abestia, Musikaren doinua da. Oso ezaguna eta musikaren garrantziaz hitz egiten digu. PDF dokumentuan letra topatuko duzue.