Kaixo!
Gatibu taldeak abesti pila bat egin ditu, baina beti esaten dizuet haien abesti zaharrak gustatzen zaizkidala.
Oraingoan, erdibideko bat ekarri dizuet: "Aske maite". Orain dela hiru urte atera zutela abestia eta oso famatu egin zen. Gainera, Izaro bakarlariak ere abesten du (bere diska berria Durangoko Azokarako atera zuen abeslari mallabiarrak).
"Aske maite" abestian kontatzen zaiguna da, norberak erabaki behar duela zer izan, nolakoa izan, zer egin... Azken batean, ez garela ibili behar besteek zer esaten dutenaren beldur. Norbera den bezalakoa delako!
Oraingoan, abestian hutsuneak dituzue eta bete beharko dituzue. Nahi izanez gero, fitxa desrkagatu dezakezue, Word formatuan dago.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina