Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2020

ABESTI TRIBIALA

Kaixo! Oso gazteak izango zarete eta agian ez dakizue zer den tribial bat. Gurasoei galdetu, haiek gogoratuko dute! Audio bat entzungo duzue, bertan bost abestiren zatiak entzungo dituzue, ondoren Google Inprimaki bat bete eta bidali beharko duzue. Audioa entzuteko, hemen klikatu Google inprimakia betetzeko, hemen klikatu Zorte on!

URTXINTXAK GITARRAREKIN

Oraingoan Urtxintxak abestia gitarrarekin batera abesteko aukera izango duzue. Anim0o! Bideoa Youtuben ikusteko

URTXINTXAK

Nork ez du txikitan "Urtxintxak" abestia entzun? Pantxo eta Peio Iparraldeko abeslariak dira. Aspaldikoak, baina haien kantuak euskal kantutegian leku pribilegiatua daukate.  Oso ezagunak diren kantuak utzi dizkigute: Lepoan hartu, Batasuna, Azken dantza... "Urtxintxak" kantua umeentzako egindako kantu bat da. Hurrengo bideoan, Pantxo eta Peiok egindako ibilbidea daukazue.  Bideoa Youtuben ikusteko

ARRATSALDE HONETAN GITARRAREKIN

Epa! Hurrengo bideoan, "Arratsalde honetan" gitarrarekin batera abesteko aukera izango duzue. Gogoratu letra, aurreko postean daukazuela. Bideoa Youtuben ikusteko

ARRATSALDE HONETAN

Kaixo! Nork ez du ozen abestu "Arratsalde honetaaaaan!". Ziuraski zuetariko askok!  Sorotan Bele taldea, 90. hamarkadako folk taldea da. Folk musikari rock ikutuak eman zizkioten. Hiru disko argitaratu zituzten, baina gutxira banandu ziren.  Bideo honetan, Sorotan Beleri buruzko ibilbidearen berri daukazue. Bideoa Youtuben ikusteko

MUSIKAREN DOINUA GITARRAREKIN

Hurrengo bideoan Musikaren doinua kantua daukazue gitarrarekin batera abesteko. Bideoa Youtuben ikusteko

MUSIKAREN DOINUA

En tol sarmiento taldea, ETS moduan ezagutzen dena, arrakasta handia lortu du Euskal Herriko txoko askotan. Ska musika egiten dute, oso dantzagarria! Baina badakizue taldeko kide bakar batek euskaraz dakiela? Beste guztiak erdaldunak dira. Behean daukazuen bideoa ikusten, baduzue ETSri buruz gehiago jakingo duzue. Bideoa Youtuben ikusteko Aukeratu dugun abestia, Musikaren doinua da. Oso ezaguna eta musikaren garrantziaz hitz egiten digu. PDF dokumentuan letra topatuko duzue. 

EURI TANTA BAKOITZEAN GITARRAREKIN

"Euri tanta bakoitzean" gitarrarekin batera abestu nahi baduzue, hementxe aukera! Bideoa Youtuben ikusteko

EURI TANTA BAKOITZEAN

"Euri tanta bakoitzean" Betagarri talde gasteiztarraren abestia da. 2017an taldeak bere ibilbidea bertan behera utzi zuen. Ska musika egiten duen taldea da, haize instrumentuak eta musika dantzagarria nabarmentzen da haien estiloan. Taldearen bukaerari buruzko elkarrizketa, hementxe klikatuz daukazue. PDFan abestiaren letra eta taldeari buruzko bitxikeriak uzten dizkizuegu. 

GOGOAK GITARRAREKIN

Gogoak abestia gitarrarekin abesteko, hementxe aukera! Bideoa Youtuben ikusteko

GOGOAK

Klasiko moderno batekin gatoz: Gogoak . Esne Beltza taldearen lehen diskoan agertu zen singlea izan zen eta gogor jo zuen argitaratu bezain laster. Esne Beltzeko kantaria, Xabi Solano da. Esne Beltzeko "liderra" izateaz gain, bere bakarkako proiektua dauka. Durangoko Azokarako "Bi" izeneko diska plazaratu du.  PDFan letra utziko dizuet, nahiz eta askok ia buruz jakin!

NORA GITARRAREKIN

Gitarraren laguntzaz abestu nahi izanez gero, hementxe bideoa! Bideoan letra agertzen da, baina aurreko mezuan letra daukazue. Laralalala Uuuuooooh! Bideoa Youtuben ikusteko.

NORA

Nogen talde donostiarra, talde gaztea da, baina denbora gutxian arrakasta handia lortu du. Bai Euskal Herrian zein gure mugetatik kanpo.  Nora kantua oso ezaguna egin da denbora gutxian eta klasean pasa den urtean landu genuen. Bideoan, Nogen taldeari buruzko azalpen txiki bat topatukod duzue. Eta beherago letra PDFan topatuko duzue.  Bideoa Youtuben ikusteko

EPERRAK GITARRAREKIN

Aurreko mezuan "Eperrak" kantua topatu duzue. Hurrengo bideoan, gitarrarekin abesteko aukera duzue eta horrez gain letra izango duzue. Paperean erosoagoa bazaizue, aurreko post-ean letra PDF dokumentuan daukazue.  BideoaYoutuben ikusteko, hemen klikatu.

EPERRAK

Aspaldiko kantuak asko gustatzen zaizkit. Beti esaten dizuet, gaur egungo kantak ulertzeko, atzekoa ere ulertu behar dugula.  Agian nire aitaren eraginez, Anje Duhalde asko gustatzen zait. Eta zer esanik ez Eperrak kantua! Bideoan, Anje Duhalde kantari lapurtarra topatuko duzue Onintza Enbeitarekin hizketan eta ondoren, Eperrak kantua entzungo duzue. PDF dokumentuan, letra eta Anje Duhalderi buruzko bitxikeriak topatuko dituzue.  Hementxe, aipatu dugun bideoa. Youtuben ikusteko, hemen klikatu.

OLATU BAT GITARRAREKIN

Hementxe bideo bat abestu dezazuen gitarrarekin batera. Bideoan, letra topatuko duzue abestu ahal izateko. Hala ere, letra, aurreko  sarreran daukazue. Youtubeko esteka

OLATU BAT - HUNTZA

Huntza taldea oso ezaguna da. Erromeriaz erromeria Euskal Herria zeharkatu dute. Haien kanturik ezagunena, "Aldapan gora" da. Baina badakizue ez zaidala gustatzen kantu ezagunak eramatea, euskal kantutegia oso zabala da eta Huntzak kantu ederrak ditu.  Gaurkoan,  Olatu bat ekarri dizuet.  Xilema diskan argitaratutako kantua da. PDF artxiboan letra eta bitxikeriak dituzue. Letra irakurri eta gero, agian hitz batzuk zailak dira. Zerrendatu dizkizuet, bakoitzaren gainean klikatuz gero, Elhuyar Hiztegira bideratuko zaituztete esanahia irakurtzeko. Patua  Ohol Lur jota Intziriak Ereserki Zirrikitu Ondoratu Hondoratu

BALOREAK GITARRAREKIN

Aurreko kanta gitarrarekin abestu nahi baduzue, hementxe daukazue bideoa. Letra, aurreko sarreran daukazue. Hasi kantari! Youtuberako  esteka hemen klikatuta!

BALOREAK

Kaixo! Aspaldiko kantu bat ekarri dizuet. Egun hauetarako oso egokia! Baloreak kantua, ziur nago guztiok ezagutuko duzuela.  Baloreak proiektua  giza balioak Euskal Herriko txoko guztietara musikaren bidez helarazteko sortu duten proiektu bat da,  eta 8-14 urte bitarteko bost haurrek osaturiko mus ika talde bat du ardatz. Gehiago jakin nahi baduzue, hemen webgunea:  www.baloreak.org

KAIXO!

Kaixo! Zenbat denbora zuen berri izan gabe! Nahiz eta kontrakoa pentsatu, faltan botatzen zaituztet! Bolada txar hau pasatzeko etxean geratu beharko dugu. Baina nork esan du ezin dugula abesten jarraitu? Asko gustatzen zaidan abesti bat ekarri dizuet: "Bizitza kantu bat da" (izenburuan klikatuta Youtuben ikusi dezakezue, bideoaren bukaeran topatuko duzue). Abesti honekin bertso udalekuekin gogoratzen naiz, askotan abesten genuen. Espero dut zuen gustokoa izatea, hementxe letra abestu nahi izanez gero! Bizitza kantu bat da guretzat han juxtu, neska-mutilak hori dago gure esku. Kantari eskolara, kantari jolastu, kantari lotaratu, kantari amestu... KANTATZEN EZ DUENAK ZORIONIK EZ DU! Bideoaren esteka