Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

AITORMENAREN BERTSIOA

Etxealdian sormenerako tartea izan dugu. Zer den denbora izatea!  ETB 1ean, igande gauera, Herri  txiki, infernu handi programa emititzen dute. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak, herriz herriz joaten dira bertako bitxikeriak topatzen.  Hauek ere, programa etxetik aurkeztu behar izan dute. Zuhaitz Gurrutxaga musikaria da eta Hertzainak taldearen Aitormena kantuaren bertsioa eskeini digu. Bideoa eta letra uzten dizuet, ia gustokoa duzuen! 

ABESTIA JARRAITU!

Oraingoan ariketa berri batekin natorkizue. Aurrekoetan, abestia entzun eta zein zen asmatu behar zenuten. Oso ondo egin duzuenez, apurtxu bat konplikatu dut. Abestia entzun behar duzue eta hurrengo esaldia zein den idatzi beharko duzue. Badakit primera egingo duzuela. Audioa, hemen daukazue entzungai. Google inprimakira sartzeko, hemen klikatu . Google inprimakia desberdin bete behar duzuenez, hemen daukazue bideoa jakiteko nola bete behar den.

ABESTI TRIBIALA 2

Kaixo! Aurreko batean, beste abesti tribial bat egin genuen. Oraingoan beste batekin nator. Berdina egingo dugu: - Audioa entzun. - Google inprimakia bete. Hementxe klikatuz , audioa entzugai izango duzue. Bost abesti izango dituzue. Google inprimakia, hemen daukazue. Aurrekoan, baten batek, arazoak izan zituen Google inprimakia betetzeko. Badaezpada, tutorial bat osatu dut arazorik izan ez ditzazuen. 

ASKE MAITE

Kaixo! Gatibu taldeak abesti pila bat egin ditu, baina beti esaten dizuet haien abesti zaharrak gustatzen zaizkidala.  Oraingoan, erdibideko bat ekarri dizuet: " Aske maite". Orain dela hiru urte atera zutela abestia eta oso famatu egin zen. Gainera, Izaro bakarlariak ere abesten du (bere diska berria Durangoko Azokarako atera zuen abeslari mallabiarrak).  "Aske maite" abestian kontatzen zaiguna da, norberak erabaki behar duela zer izan, nolakoa izan, zer egin... Azken batean, ez garela ibili behar besteek zer esaten dutenaren beldur. Norbera den bezalakoa delako! Oraingoan, abestian hutsuneak dituzue eta bete beharko dituzue. Nahi izanez gero, fitxa desrkagatu dezakezue, Word formatuan dago.

ABESTI TRIBIALA

Kaixo! Oso gazteak izango zarete eta agian ez dakizue zer den tribial bat. Gurasoei galdetu, haiek gogoratuko dute! Audio bat entzungo duzue, bertan bost abestiren zatiak entzungo dituzue, ondoren Google Inprimaki bat bete eta bidali beharko duzue. Audioa entzuteko, hemen klikatu Google inprimakia betetzeko, hemen klikatu Zorte on!

URTXINTXAK GITARRAREKIN

Oraingoan Urtxintxak abestia gitarrarekin batera abesteko aukera izango duzue. Anim0o! Bideoa Youtuben ikusteko

URTXINTXAK

Nork ez du txikitan "Urtxintxak" abestia entzun? Pantxo eta Peio Iparraldeko abeslariak dira. Aspaldikoak, baina haien kantuak euskal kantutegian leku pribilegiatua daukate.  Oso ezagunak diren kantuak utzi dizkigute: Lepoan hartu, Batasuna, Azken dantza... "Urtxintxak" kantua umeentzako egindako kantu bat da. Hurrengo bideoan, Pantxo eta Peiok egindako ibilbidea daukazue.  Bideoa Youtuben ikusteko